Lehenik, jakin behar duzu kolore bakoitza adierazteko kode bat erabiltzen dela. Kode hori 6 zenbaki hamaseitarrez (zenbakiak eta hizkiak) osaturik dago (itxura honetakoa #FF0034). Beraz lehenik kolorearen kode hamaseitarra aukeratu.

Koloreak aukeratuta dituzula (kode hamaseitarrean noski) eta blogsome erabiltzen dugunok ondoko pausoak eman:

- lehenik manage/files aukerara joan
- 4 fitxategi desberdin ikuska daitezke bertan (fitxategi bat edo bestea ikusteko, hauda, bat edo beste editatzeko pantailaren behealdean aukeratu lau fitxategien artean)
  • index.html edo MainPage (hasieran fitxategi hoen edukia ateratzen da beti)
  • Site Style Sheet (KOLOREAK HEMEN)
  • Posts
  • Comments

Site Style Sheet fitxategian dagokion lekuan (asmatu egin behar jejeje) nahi duzun kolorearen kode hamaseitarra jarri eta kitto.