Azken edizioa: ibusg (May 20, 2009 1:30 pm)



emaila: txintxarrisfera[a bildua]googlegroups.com

Oraingoz wiki honek izango dituen atal desberdinak honakoak izango dira: Kideak, hemen txintxarrisferako partaide sentitzen den edonork bere helbidea jar dezake; Nola demontre atalean txintxarrisferako kideok ditugun hainbat galdera-duda eta erantzun jar ditzakegu; hi, youtubeko bideo bat nola txertatu blogean? eta audioa?.Gadget-ak atalean gure blogetan edo blogetarako erabiltzen ditugun hainbat apliakzio eta txorrapijaden zerrenda agertzen da. Logoa eta bannerrak txokoan txintxarrisferako logoa dago, norbaitek itxura aldatu, pegatinak, kamixetak, etab. sortu, edo beste logoren bat proposatu nahi baldin badu bertan utz dezala. Kronograma atalean interesgarriak ikusten ditugun hitoak bertan marka genitzake. Eta azkenik proposamenak sailean izenak dioen bezela txintxarrisferatarrok ditugun hainbat proposamen idatz ditzakegu.